Fecha

Ene 31 2023
¡Caducado!

Hora

9:00 pm - 10:00 pm

«ORAINA KONTAKIZUN» JARDUNALDIAK

AFOROA BETETA DAGOENEKO

Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu ditugu

Lorea Agirre, Harkaitz Cano, Mari Luz Esteban, Hedoi Etxarte, Txabi Landabidea, Katixa Agirre, Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbiok hausnartu, gogoeta egin eta eztabaidatuko dute gaur egun horrenbeste entzuten eta erabiltzen dugun errelatu edo kontakizun hitzari buruz. Hartara, lau saio proposatu nahi ditugu, lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna.

Oraina, geu kontatzen ari gara ala kontatzen ari zaizkigu? Nola sortzen da errelatua? Nork kontatu ahal du? Nork ezin du? Zelako kontakizuna dugu honen eta horren inguruan? Nola aldatu/aldatzen da? Nola eragiten digu…?

Gonbidatuek jardunaldietarako propio sorturiko testu labur bana aurkeztuko dute. Hizlariok Galder Perez eta Goizalde Landabaso kazetariekin jardungo dira solasean hurrengo egunetan:

Otsailak 14. Kafe Antzokia 19:30 

Kontakizuna eta hitza

Lorea Agirre eta Harkaitz Cano

Otsailak 28. BIRA 19:30 

Kontakizuna eta militantzia

Mari Luz Esteban eta Hedoi Etxarte

Martxoak 14. Kafe Antzokia 19:30 

Kontakizuna eta aisialdia

Txabi Landabidea eta Katixa Agirre

Martxoak 28. BIRA 19:30 

Datorren kontakizuna 

Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbio

Parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz korreo honi erantzunez edo programazioabira@gmail.com helbide elektronikoan. Lau saioetarako matrikularen prezioa 25€koa da (20€ langabeak eta ikasleak).