Ekainaren 15ean, osteguna, Transitoak II: Haren da nire performancea jarriko dut martxan. “Noiz utzi zenion zeure bizitza bizitzeari?”. BIBAn izango da, 19.00etatik 21.00etara, eta aperitifa egongo da.

Transitoak performancean, hilabetea eman nuen gazteleraz hitz egin gabe Bilbon. Identitateen gaineko arte-ekintza izan zen; zehatzago, hizkuntz tipologiei buruzko hausnarketa, buelta bat eman euskaldun kategoriari buelta bat eman. (orduko esperientzia in: https://www.berria.eus/blogariak/transitoak )

Oraingoan ere identitateen gainean arituko naiz, baina lapurtu nahi ditugun horiei begiratuko diet.

Horretarako 15ean, casting bat antolatu dut performancea egiaztatuko edo berifikatuko didan pertsona kontratatzeko. Ez dut soslai edo perfil zehatzik bilatzen.

Pasatu 15ean BIBAtik eta, nahiz eta casting-era ez aurkeztu, jan mokadu bat gurekin!