Gotzon Barandiaranek osatu du www.sortzaileak.eus ataria, eta gaur egingo du aurkezpena. Euskal sortzaileak ikusezinak dira hitzaldia eskainiko du 19:00etan, eta zuzenean ikusi ahal izango da BERRIAren webgunean.

 

Euskal sortzaileen sareko katalogoa sortzeko BERRIA Fundazioaren BERRIA beka jaso zuen Gotzon Barandiaranek 2016an, eta kultura adierazpide guztietako 1.942 sortzaileren datuak, irudiak eta estekak jaso ditu Sortzaileak.eus atarian. Gaur egingo du katalogoaren aurkezpena, 18:00etan, Martin Ugalde kultur parkeko areto nagusian.

Ondoren, 19:00etan, Euskal sortzaileak ikusezinak dira hitzaldia eskainiko du. Ekitaldi irekia izango da, eta zuzenean ikusi ahal izango da Berria.eus-en.

Iturria: https://www.berria.eus/albisteak/148647/039sortzaileakeus039_proiektuaren_aurkezpena_zuzenean.htm