BIRA irabazi-asmorik gabeko herri proiektua da, eta nagusiki kulturari begira dago.

Egitasmoa posiblea izan da berrehun lagun ingururen konpromisoari esker. Haien diru-ekarpenak edota lan boluntarioak proiektua bideratzen lagundu dute.

Urte eta erdi  joan ostean, BIRAk eragin positiboa izan du auzoan nahiz hirian. Gaur-gaurkoz hiru lerrotan ari gara:

PROGRAMAZIOA:

Euskal Herrian eta, bereziki, Bilbon sortzen den kulturari lehentasuna ematen diogu. Bestalde, dagoeneko hasita gaude geure ekimenak martxan jartzen.

IKERKETA

Sortzaileen iritziei kasu eman eta auzoetako kultur errealitatea ezagutu, proposamen positiboak egiteko. Lantaldea IPES-GITESekin osatu da. Abiapuntu gisa, San Frantzisko auzoari buruzko erradiografia lantzen ari da lagun gehiagoren laguntzarekin batera.

ELKARLANA

 Orain arteko ibilbidean makina bat ekimen konpartitu ditugu hainbat elkarte eta talderekin: Swing Side, Darabilbo, Adaxka, 7Katu, Errondabide, Loraldia, Etxauzia… Eta bide horretan sakondu nahi dugu.

GURE KONPROMISOA

 Auzoan eta hirian gura dugu ekarpen xumea egin. Kulturatik. Horra gure konpromisoa. Baina zurekin gura dugu eragin. Zu BIRAren partaide izatea nahi dugu.

ZELAN PARTE HARTU BIRAn?

  1. PARTE HARTZAILEA IZAN:
  • BIRAra bildu. Lan-taldeetako batean parte-hartu eta gurekin sortu.
  • Zeure proiektua ekarri eta BIRAn martxan jarri. Kulturgunea zeure egin.
  1. LAGUNTZAILEA IZAN:

Hilean 5€, 10€ edo ondo deritzozun diru-kopuruaz lagundu, edo urtean diru-ekarpen txikiagoa egin.

  1. KULTUR EKIMENAK BABESTU:

 Ekimen jakin baten babesle bihurtu.

  1. BIRA EZAGUTARAZI:

 BIRAtik pasatuz eta proiektuaren berri emanez.

Proiektuaren partaidea izan nahi baduzu, bira@bira.eus helbidean jar zaitezke gurekin harremanetan. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.bira.eus webgunean duzu. Laguntzailea izan nahi baduzu eta fitxa bete baduzu, BIRAn (Erronda 2) utz dezakezu.

BIRA EGIN GUREKIN

BIRA proiektua 2016ko urrian abiarazi genuen kulturaren bidean, geure ttikian ekarpen propioa egiteko asmoarekin.

Eta bidean asmo eta asmoak bide: kulturari beste espazio bat eskaini eta espazioa kulturaz bete; sortzaileekin jardun, bereziki gazteekin eta hasiberriekin; hiztunak elkarren harremanetan ipini eta komunitatea trinkotu; eta, batez ere, nahi duten bizilagunekin eta elkarteekin auzolanean aritu.

BIRA posiblea da makina bat bidelaguni esker, borondatezko lana egiten, kulturan dirua inbertitzen eta ekimenetan parte hartzen. Datozen urteotan bide beretik jarraitu nahi dugu eta horretarako dei egiten dizugu gurekin bat egiteko: taldera batuz, kultura proiektuak proposatuz eta martxan jarriz edo, besterik gabe, LAGUNTZAILE bihurtuz.

LAGUNTZAILEA IZAN

Gaur-gaurkoz 157 lagunek eta elkartek konpromisoa hartu dugu hilero dirua jartzeko bost urtez jarraian. Diru horrekin posiblea izan da lokala erostea, egokitzapen-obrak egitea eta lehenengo urte eta erdiko ekimenak finantzatzea.

Orain LAGUNTZAILEA figura aktibatu nahi dugu 2018ko udaberritik aurrerako kultura-ekimenak bideratzen laguntzeko. Irizpide moduan 5€ko, 10€ko edo ondo deritzozun kuotaz hilean behin laguntzea proposatzen da. Aukeran ere, urteroko kuota txikiagoa: 10€, 20€, 30€, 40€ edo 50€.

Errenta aitorpenena egitean, zure kuotaren %20 desgrabatzeko aukera izango duzu. Horretarako, ondoko datuak beharrezkoak dira:

NAN zenbakia

HERRIALDEA (Errenta egiteko erabiltzen duzuna)